Bazkidetu!
-Bazkide Onuraduna:
Esklerosi anizkoitza baduzu, urtean 120€ ordainduz bazkidetu zaitez ADEMGIra eta onura ugari izango dituzu: gure errehabilitazio eta gizarte-laguntzako zerbitzu guztiak eskuratu ahal izango dituzu prezio murriztu batean. Gainera, ADEMGIko bazkide zarenez, anbulantzian lekualdatzeko zerbitzu bat hitzartzeko aukera ere izango duzu, inolako kosturik gabe, zure errehabilitazio-saioetara* joan ahal izateko.
Bestalde, gero eta bazkide talde handiagoa izateak, gaixotasuna duten pertsona guztien eskubideen alde borrokatzen jarraitzeko aukera emango digu , gizartean garrantzi handiagoa hartuz eta organismo eta erakundeei presio handiagoa eginez.
* Esklerosi Anizkoitzaren eta Bestelako Gaixotasun Neurologikoen Zentroak estaltzen dituen beste patologia neurologikoren bat baduzu, jar zaitez harremanetan dagokion elkartearekin, erakundeen tarifak eta baldintzak ezagutzeko:
ADELA GIPUZKOA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkartea): gipuzkoa@adelaeuskalherria.com
GENE (Gipuzkaoko Gaixo Neuromuskularren Elkartea): infogene@gene.eus
-Bazkide laguntzailea:
Nahiz eta gure bazkide gehienak esklerosi anizkoitza edo beste gaixotasun neurologiko batzuk dituzten pertsonak izan, ez da kausaren parte izan behar horretan laguntzeko! Hori dela eta, gure elkarteko erabiltzaileen senideei eta inolako patologia neurologikorik ez duten baina gure proiektua mantentzen lagundu nahi duten pertsoneei ADEMGIra bazkidetzeko aukera ere eskaintzen diegu, eta horrekin ehunka gipuzkoarren bizitza hobetzen laguntzen digutelarik. Hori bada zure kasua, laguntza eman diezagukezu «bazkide laguntzaile» gisa, urteko 35 euroko kuota baten bidez.
Bazkideei, tarifei edo zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan info@ademgi.org helbide elektronikoan edo 943 245 600 telefono-zenbakian.Gustura hartuko zaitugu!