Lagundu

Lagundu

Zure aletxoa jarri eta gaixotasun neurologikoak dituzten ehunka gipuzkoarren bizitza hobetzen lagundu nahi badiguzu, ADEMGIn pozik egongo gara zure laguntzarekin!

Dohaintza ekonomikoak

Gure kausarekin lagundu diezagukezu dohaintza ekonomiko puntualen edo aldizkakoen bidez, hainbat bidetatik:

-Paypal eta kreditu-txartela:


-Banku transferentzia:

ES33-3035-0096-3609-6002-7093 (Laboral Kutxa)

-Bizum GKE:

Ba al zenekien orain Bizum bitartez ere gurekin kolaboratu dezakezula? Bai horixe! Sartu Bizumeko zure kontuan eta hautatu “Bidali dohaintza” aukera. Ondoren, sartu gure Bizum GKE kodea, 01223, edo gure erakundearen izena, ADEMGI, eta aukeratu bidali nahi diguzun zenbatekoa.

-Egin zaitez Teamer hielan 1€ bakarrik ordainduta!

Teaming gizarte-kausetarako mikrodohaintzen plataforma bat da, eta, horren bidez, oso modu errazean parte har dezakezu gurekin. Horretarako, nahikoa duzu www.teaming.net web orrian sartzea, erregistratzea eta zure kreditu-txartela edo banku-kontua Teamer-en profilarekin lotzea. Horrela, hilero euro bat kobratuko dizute laguntzea erabakitzen duzun arrazoi sozial bakoitzeko.

Bai Teaming-en berria bazara, bai haren bidez beste kausa batzuekin kolaboratzen baduzu, sar zaitez gure taldean: https://www.teaming.net/esclerosismultiplegipuzkoa eta bat egin berarekin. Hilean 1€ bakarrik ordainduta, kafe batek balio duena baino gutxiagorekin, ehunka pertsonen bizitza hobetzen lagunduko diguzu!

* Gogoan izan onura publikoko eta gizarte-intereseko deklaratutako irabazi asmorik gabeko erakundea garenez, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari (ADEMGI) egindako dohaintza eta ekarpen guztiak PFEZren aitorpenean desgrabatu ahal izango direla partikularren kasuan, bai eta Sozietateen Gaineko Zergan ere enpresen kasuan. Emariaren ziurtagiria eskatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan info@ademgi.org helbide elektronikoaren edo 943 245 600 telefono-zenbakiaren bidez.

Beste lankidetza-modu batzuk:

Gurekin lankidetzan aritzeko beste modurik bururatzen zaizu? Laguntzeko diru-bilketa ekitaldi bat antolatzea pentsatzen ari zara? Zure ezkontzako edo familiako beste ospakizun batzuetako gonbidatuak xehetasun solidario batekin harritu nahi dituzu?

Jarri gurekin harremanetan info@ademgi.org helbide elektronikoan edo 943 245 600 telefono-zenbakian, eta kontaiguzu zure ideia! Edo zatoz Zarategi pasealekuko gure zentrora! Zure zain gaude!