Esklerosi Anizkoitza motak

Esklerosi Anizkoitza motak

Esklerosi Anizkoitza aurreikusi ezin daitekeen gaixotasuna bada ere, gaur egun lau azpimota edo eboluzio-eredu identifikatu dira:

Errepikari-atzerakaria:

Gaixotasunaren formarik ohikoena da, kasuen %85a inguru agertzen baita. Exazerbazio errepikatuak ditu ezaugarri, bat-bateko disfuntzio neurologiko bat agertuz, berria edo iada ezaguna eta “eraso” edo “agerraldi” deritzaie. Krisi hauek e dute iraupen zehatzarik, asteak edo hilabeteak iraun dezakete eta sintomak guztiz edo partzialki ebazten diren aldiekin tartekatzen dira, hau da, “erremisio”ekin. Errepikapenen artean ez  da gaixotasunaren progresiorik antzematen.

Sekundaria-progresiboa:

10 eta 20 urte bitarteko etapa baten ondoren gutxi  gorabehera, hasiera batean errepikari-atzerakari tipología aurkezten dutenen %30-50ek sekuindario progresibo motara eboluzionatuko dute eta honek orokorrean, exazerbazio akutuak etetea  eta desgaitasuna pixkanaka okerrea joatea dakar.

Primaria-progresiboa:

Gutxien ematen den modua da, gaixotasuna jasaten dutenen %10-15ari bakarrik eragiten baitio. Agerraldirik ez izatea du ezaugarri; modu maltzurrean hasten da eta gaixotasunaren hasieratik pixkana eta etengabe okerrera egiten du, beste azpimotekiko ezintasunean azkarrago aurrera eginez.

Progresibo-errepikaria:

Gaixotasunaren modurik oldarkorrena da eta kasuen  %3 eta %5 ingurutan agertzen da. Gaixotasuna hasten denetik aurrera egiten du etengabe, eta aldizka exazerbazio larriak edo agerraldi akutuak ematen  dira, indarberritze osoarekin edo gabe.

Hala ere, gaixotasunaren lehen adierazpena “sindrome kliniko isolatua” izeneko azpimota bereizi gisa hartzen da. Era berean, gero eta ikertzaile gehiagok Esklerosi Anizkoitzaren azpimota berri bat aipatzen dute; Esklerosi Anizkoitza Onbera. EA Onbera deritzo gaixotasunarekin 10-15 urte ondoren murrizketa  funtzionalik edo fisikorik ia antzematen ez duen moduari. Gaixotasunaren diagnostiko eta tratamendu goiztiarrrak dira, gaixotasunaren disziplina anitzeko lanketarekin batera, gero eta gaixo gehiagok ez hain ezgaitzaile den mota hau aurkeztearen erantzuleak.