Nor gara?
ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea, onura publikoko eta gizarte-intereseko irabazi asmorik gabeko entitatea da, eta Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du.
25 urte baino gehiago daramatza ADEMGIk gaixotasuna duten pertsonen egunerokoan nabarmen islatzen diren lorpen handiak biltzen eta, gaur, duela urte batzuk pentsaezina izan zitekeen bizi-kalitatea izan dezakete. Izan ere, ADEMGI 1994ean sortu zen, EA zuten pazienteen senitartekoen talde batek bat egitea erabaki zuenean, beren senideen beharrei erantzuna emateko, ez baitzuten konponbiderik jasotzen erakundeetatik.
ADEMGIK hainbat urtez gogor lan egin ondoren, EA duten Gipuzkoak pertsonen egoerak, beren eskubideei eta etorkizunerako aurreikuspenei dagokionez, hobekuntza handia izan du.
2007an zabaldutako Esklerosi Anizkoitzaren eta beste gaixotasun neurologikoen Zentroa izan da elkartearen lorpen adierazgarrienetako bat. Bertan bere egoitza ezartzeaz gain, ADEMGIk esperientzia handiko profesionalen eskutik, etengabeko birgaitze-zerbitzu integrala eta disziplina anitzekoa eskaintzen die bai EA duten pertsonei bai beste gaixotasun neurologiko batzuk dituztenei ere. Elkarteak familiei eta gaixotasuna duten pertsonei eskainitako aholkularitzak eta laguntzak, geroz eta paziente gehiagok duten autonomia eta bizi-kalitate handiagoan eragin zuzena dute.