Zer da Esklerosi Anikoitza?
Esklerosi Anizkoitza (EA) Nerbio-Sistema Zentralaren (NSZ) gaixotasun neurodegeneratibo eta kronikoa da, garuneko substantzi zuri eta grisei eragiten diena, bai eta bizkarrezur-muinari ere. Gizabanakoak berak mielinaren proteinen aurka duen inmunitate-mekanismoen edo defentsa-mekanismoen erantzun anomaloaren emaitza da. Mielina, NSZren seinaleak behar bezala transmititzen direlabermatzen duen substantzia da. Beraz, mielinari eragindako kaltearen ondorioz, garunak organismoaren atal desberdinei bidalitako aginduak aldatu, eten edo moteldu egiten dira; eta horrek, gaixotasunaren agerpen desberdinak eragiten ditu.
EA 50 sintoma baino gehiagoren bidez adieraz daiteke eta sintoma horien intentsitatea desberdina izango da pertsona batetik bestera. Ohikoen diren seinaleen artean neke kronikoa, oreka eta koordinazio-arazoak eta alterazio sentsitiboak, bisualak eta kognitiboak ditugu. Gaur egun EAren atzean dauden kausak zehazki ezagutzen ez diren arren, haren garapena gaixotasuna pairatzeko bultzaten duten faktore genetikoen eta gaixotasuna agertzea erraztuko luketen ingurumen-faktoreen arteko konbinazioarekin lotzen da.