Tratamenduak
Gaixotasunaren idiosinkrasiak disziplina anitzeko esku-hartzea eskatzen du, gaixotasunaren larritasuna murrizteko eta pazientearentzat ahalik eta bizi-kalitate onena mantentzeko.
Gaur egun, gaixotasunaren fase edo etapa desberdinetara egokitzen diren hainbat tratamendu mota ditugu. Horrela, agerraldiak edo exazerbazio akutuak, glukokortikoide dosi handien bidez tratatzen dira. Dosi horiek prebentzio-izaera duten eta agerrealdien maiztasuna eta intentsitatea murrizten duten sendagai eraldatzaileekin konbinatzen dira eta, gainera, lesio berrien agerpena prebenitzen da, hartutako desgaitasunaren progresioa atzeratuz eta murriztuz.
Espezialistarekin adostuta aukeratzenda beti gaixotasunaren tratamendua.Kasu bakoitza aztertu ondoren eta arrisku-onura balantzea, pazienteak aurkezten duen EAren azpimota edo pazientearen egunerokotasunean izango duen inpaktua bezalako faktoreak kontutan hartu ondoren, neurologoak zehaztuko du pazientearen beharretara hobekien egokitzen den farmakoa.
Bestalde, gaixoaren bizi-kalitatea ahalik eta onena izan dadin, gaixotasunaren tratamendu akutuak eta aldatzaileak gaixoak izan ditzakeen sintomak arintzeko terapiekin konbinatzen dira. Terapia hauek farmakologikoak edo errehabilitatzaileak izan daitezke.